Ttilin-Ttalan

Proiektu honen leloa "lo afectivo es lo efectivo" da eta berarekin bat egingo dugu. Afektuz egiten dugun guztiak bere islada du txikiengan.

Haurrak lehenengo urteetan beharrezkoa ditu kontaktu fisikoa eta bere beharrak asetzea. Baina lehenengo fase honetan garunaren plastizitatea oso handia da eta oso garrantzitsua da 0-6 urte bitartean garun hori estimulatzea eta batez ere 0-3 urte artean

Honetarako Eskolan Ttilin-ttalan proiektua daukagu: proiektu honek programa ezberdinak ditu eta gure haur eskolan programa fisikoa eta entziklopedi BITSak eramaten ditugu aurrera. Haurrei estimulu ezberdinak jartzen dizkiogu aukeran eta nahi dituenak egin edota jasotzen ditu.

· Programa fisikoaren barruan 3 motatako jarduerak daude (esku, oreka eta mugimendua). Ariketa-jolas hauek haurraren garuna garatzen dute.

1-      ESKU PROGRAMA:

Programa honekin esku-begi koordinazioa hobetzen da. Gainera hobekuntza neuromotorea ere hobetuko dute. Batez ere garrantzia jartzen diogu eskuekin pintza egiteari oso garrantzitsua delako irakurmen-idazmen prozesuan.

2-       OREKA PROGRAMA:

Programa honen bidez garunak ahalik eta desoreka gutxien izatea lortu nahi da. Gainera oreka hobetzea eragiten du.

3- MUGIMENDU PROGRAMA:

Programa honekin patroi gurutzatua lantzen da (eskuineko hanka eta ezkerreko besoa mugitzea eta alderantziz) garuneko bi hemisferioak lanean batera jarriz.

 Gainera Bits entziklopedikoak lantzen ditugu. Irudi argi eta zehatzak dira eta haurrari estimulu auditibo eta bisualak eskaintzen zaizkio. Programa honen bidez txikiak momentu batzuetan kontzentratuak egotea lortzen dugu.