IKT taldea

IKT: ETENIK GABEKO ERRONKA

Azken urte hauetan, Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak (IKT) gure ikastetxearen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan barneratzen joan dira.

Etengabeko integrazio hau behar-beharrezkoa da bizi garen gizarte digital honetara era egokian moldatu ahal izateko. Gure eskolan, Internet-a eta ordenagailuen erabilpena handitzen joan da eta nahitaezko tresnak bilakatu dira ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan.

IKT-ek aldaketa metodologiko bat suposatzen dute, ikaskuntza ikaslearen erritmo eta mailara egokituz. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu malguagoa garatzen dute.

Zentzu honetan, 1x1 ikasgelan oinarritutako ikaskuntza ingurunetan   gailuen ezarpena da Presentación de María ikastetxeko apostu segurua, hezkuntza kalitatea hobetzeko ildo nagusi bezala.

XXI. mendeko ikasleek testuinguru errealak behar dituzte euren ikaskuntza prozesutan inplikatu ahal izateko. 1x1en ezarpenaren helburua da,  ikasleak munduko hiritar globalak bihurtzea, mundua ulertzeko,  informazioa aztertu, ebaluatu eta sortzeko eta ingurune sozial  eta pertsonaletan erabakirik egokienak hartzeko.

HELDUTASUN DIGITALA

Gure ikastetxeak, orain dela bi ikasturte, Heldutasun Digitalerako ziurtagiriaren erdiko maila aise lortu zuen. 2016-2017 ikasturteko erronka nagusia maila aurreratua lortzea da. Lorpen hau ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan eman diren berrikuntzen ondorioa izango da.

SARE HEZKUNTZA PROIEKTUA

2016-2018 ikasturteetan gure ikastetxeak Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailak antolatutako "Sare_Hezkuntza Gelan" proiektu berritzailean  parte hartuko du.  Euskadi mailan, 50 ikastetxeek soilik bete ditugu azpiegitura, pertsona eta ekipamendu baldintzak.

Proiektuaren ildoen artean hauek dira garrantzitsuenak: 

Batetik,  irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea; Bestetik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan material eta baliabide digitalen elaborazioa indartzea eta saioetan erabiltzea.  Gainera, sortutako materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza-sistemaren barruan; Azkenik, Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den formakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.

Proiektu berritzaile honek bi urteko iraupena izango du eta, honi  esker, gure eskolako ikasle ezberdinek  diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute eta ikastetxeak digitalizazioarekin lotutako diru laguntzak jasoko ditu.