Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua

Zer da Hizkuntza Proiektua?

Ikastetxean lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak modu  integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.

 

Zer da Hizkuntza Trataera Bateratua (HTB)?

Hizkuntzen Trataera Bateratuaz (HTB) hitz egiten dugunean, Curriculumeko hizkuntzen programazio adostuari buruz ari gara.

 

Hizkuntza Trataera Bateratua honako printzipio hauetan oinarritzen da:

  • Hizkuntzak ikasteko eta jabetzeko prozesuak antzekoak dira hizkuntza guztietan.
  • Hizkuntza guztien irakaskuntzak helburu bakarra du: erabiltzaile gaituak lortzea, hau da, hizkuntza guztietan, ahoz zein idatziz, testu anitzak eta ezberdinak ulertzeko zein ekoizteko gaitasuna garatzen duten hiztunak.
  • Hizkuntza guztiek eduki gehienak komunak dituzte.

 

  • $imagen.descripcionFoto.getData()