Hizkuntza Normalkuntza Proiektua

Ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntzak euskara beste hizkuntza ofizial guztiekin erabiltzeko aukera ematen digu ikasle, irakasle eta gurasoei eremu guztietan, geletan, pasabideetan, jolas garaian, etxean… harreman guztietan.

Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzeko funtsezko euskarria da ikastetxea. Horregatik, jarduera eta proiektu ezberdinak eramaten ditugu aurrera:

 

Euskal dantzak: astero ordu erdiko saioak egiten ditugu. Ezin da alde batera utzi "Dantzak" eta batez ere "Euskal Dantzak" gure gizartearen  ohitura eta ondare kulturalaren transmisioan duen ezinbesteko garrantzia. 

Bertsolaritza: ahozko komunikazioa lantzeaz gain, sormena bultzatu, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzen lagundu, ideiak ordenatzen ikasten lagundu, komunikatzaile onak sortzea eta bertsozaletasuna piztea du helburu. Hau guztia lantzeko Jokin Labayen bertsolaria etortzen da gure eskolara.

 

Antzerkigintza: LH 1, 2 eta 3. mailako ikasleak antzerkigintza lantzen ari dira hizkuntza-komunikazio gaitasuna hobetzeko asmoz. Hamabostean behin, Joxe Mari Berasategi aktore ospetsuak ordu bateko saioa eskaintzen die.

 

Gabonetako ekintzak: Gabonetako eskulanen lehiaketa, Santo Tomaseko jaialdia, abenduak 24ko kalejira herrian eta baserrietan zehar.

 

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Korrika: ikastetxean eta herri mailan jarduera ezberdinak egiten ditugu.

  • $imagen.descripcionFoto.getData()