AURKEZPENA

Guraso Agurgarriak:

Beste urte batez gure hezkuntza jardunarekin jarraitzen dugu, lehial ikastetxeko balore eta ikuspegiarekin, eta bizi izatea egokitu zaigun gizarte aldakorrari erantzuna emanez. Hasiko dugun bide honetan Heziketa-Komunitate guztiaren kolaborazioa ezinbestekoa da: gurasoak eta ikasle aktibo eta parte-hartzaileak; eta irakasle euskaldun, egonkor eta berritzaileak.

Lehentasunezkoa izango da ,ohi bezala, familia eta zuen seme-alaben arreta pertsonalizatua, balore bereizgarri eta erantsia baita gure lan egiteko moduan eta  instantzia ezberdin eta familiek aitortutakoa. Guraso eta irakasleek elkarrekin egindako lanari esker, aintzindari izan gara Urnietan berrikuntza pedagogikoak eta teknologikoak ezartzen eta gure Hezkuntza Proiektuan gehitu ditugu.

Beste ikasturteetako proiektuez gain, aurtengo 2016-17 ikasturtean beste batzuekin osatu nahi ditugu, hala nola:

 

Estimulazio goiztiarra Haur Eskolan eta Haur Hezkuntzan.

Ikasketa Kooperatiboa Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan.

Adimen Anitzak ikastetxeko etapa guztietan.

Ikastetxearen birtualizazioa: 1x1 egitasmoa, Aukera proiektua.

Adimen emozionala

Planteatutako erronken konplexutasunaz kontzienteak gara baina konbentzituta gaude batera lortuko ditugula. Guregan urte hauetan guztietan zehar izandako konfiantza eskertzen dizuegu. ESKER MILA!

 

ARRETAZ,  ZUZENDARITZA TALDEA