Hezkuntza proiektua

Gure heziketa-proiektua alderdi hauetan oinarritzen da:

- Bizitako lehenengo hilabeteetatik, jolasean, manipulazioan eta esperientzian oinarritutako JARDUERA ETA ESPERIENTZIEN PROGRAMA oinarrituta. Betiere, haur bakoitzaren erritmoak  eta interesak  errespetatuz.

-Balioak sustatu

- 2 urtetik aurrera, ADIMEN ANITZETAN oinarritutako proiektua.

- HIRU HIZKUNTZA.

 

Zer egiten dugu haur eskolan?

-Jolastu, gure ingurune fisiko eta soziala ezagutzeko biderik onena baita.

-Naturaz gozatu, elementu naturalak manipulatu eta ingurune naturalean ibili (parkean, lorategian …).

-Momentu guztietan gauzak ikasi, jatorduetan, higienean, jolasean, loaldian …

-Esperimentatu, gauza eta material ezberdinak esku artean erabili eta tailerrak egin.

- Ditudan adimen guztiak landu: linguistikoa, logikoa, espaziala,korporala, naturala, musikala, interpertsonala eta intrapertsonala.

Eta noski irakasle eta lagunekin ongi pasa!!

 

Irakasleak

Elkarrekin TALDE PROFESIONALA osatzen dugu.

Presentación de María eskolako Haur Eskolan, Magisteritza eta Haur Hezkuntzako Goi Zikloko osatutako hezitzaile-taldea daukagu. Etengabeko heziketa mantendu, ikastaroak egin bitartez, gure hezkuntza-lanaren kalitatea ziurtatzen digu.

 

Mertxe

 

 

 

 

Carmen

 

Haur Hezkuntza 0 urte

0 URTEKO GELAN gure lehentasuna, giro estimulatzaile, seguru eta erosoa sortzea da, bai umeak bai gurasoak etxean bezala sentiarazteko.

Segurtasun horrek, txikiei, manipulatzeko, esperimentatzeko eta bere ingurua ezagutzeko berezko nahian aurreratzen laguntzen die. Eta aldi berean, gurasoek lana eta familia bateratzeko aukera izango dute, eskarmentu luzeko eta eguneroko lanazbailatzen diren gure profesionalen hurbiltasuna sentituz.

 

Haur Hezkuntza 1 urte

URTE BATEKO GELAN, giro estimulatzaile, seguru eta eroso batean, bai umeak bai gurasoak etxean bezala sentiarazteaz gain, gure profesional-taldea, umeak dibertitzendiren bitartean, guk hauek fisikoki, sozialki, emozionalki eta intelektualki garatzeko, lan egiten dugu.

Jolasa oinarritzat duten JARDUERA eta ESPERIENTZIEN PROGRAMA bat daukagu, eta horri esker, esperimentatu, manipulatu eta esploratu egin dezakegu, betiere haurren erritmoak eta interesak errespetatuz.

 

Haur Hezkuntza 2 urte

2 URTEKO GELAN txikiak dibertitzen diren bitartean, guk hauek fisikoki, sozialki,emozionalki eta intelektualki garatzeko lan egiten dugu. 

Gure hezitzaile-taldeak, BALOREETAN eta ADIMEN ANITZETAN oinarritutakohezkuntza goiztiarraren aldeko apustua egiten du. Hauek umearen garapena bere osotasunean biltzen du eta. 

Horrez gain, eta azken ikerketetan oinarriturik, txikienetarikoen hezkuntzan zenbait hizkuntzen integrazioaren onurengatik HIRU HIZKUNTZAREN ereduarekin bat gatoz.

Egun bat haur eskolan