Ohiko galderak

  1.  Nire umeak zerbait larria  badu, zer egiten da?

Edozein larrialditarako protokoloa dugu eskolan. Haurra irakaslearekin joaten da taxiz poliklinikara gurasoei abisatzen zaien bitartean. Honetarako eskolak segurua du kontrataturik.

  1. Eta gaixotzen denean?

Umea eskolan gaixotzen denean (sukarra, botaka… edota zerbait kutsakorra badauka edo zalantzan gaudenean) gurasoei deitzen diegu, lehenbailehen bere bila etortzeko.

  1.  Nola egiten da egokitzapena?

Egokitzapen garaiak bi aste irauten du. Lehenengo hiru egunetan gurasoetako bat etorri behar da umearekin. Lehenengo egunean umea ordu bete egongo da gelan (gurasorekin batera), bigarren egunean beste ordu bete (gurasoak berrogei bat minutu) eta hirugarren egunean, umea ordu bat eta erdi egongo da gelan (gurasoak hamar bat minutu). Laugarren egunetik aurrera ordu erdi bat gehituko zaio ordutegiari. Hau da, 9:00-10:00, 9:00-10:30, 9:00-11:00… eta horrela ikasturteko ohiko ordutegia bete arte.

Egokitzapena garaian ez dago jangelarik eta puntualtasuna eskatzen da.

  1. Noiz egiten dute siesta?

Haur Eskolako txikienek behar duten siesta guztia eta eskatzen dutenean egingo dute.

Urte bateko gelan, bazkaldu ondoren. 12:45-15:00 (bakoitzak beharraren arabera, ordu bete, bi ordu…)

Bi urteko gelan ere bazkaldu ondoren, naiz eta kasu honetan, ordutegi desberdina izan 14:00-15:00.

  1. Nola bazkaltzen dute? Elkarrekin? Banaka?

Txikienek biberoia edo purea hartzen dute, banakako zerbitzua izaten da eta umeen beharraren arabera egiten da (errutina bat jarraituz, ikasturtea aurrera dioan heinean Guztiek erritmo berdina hartzen saiatzen da)

Urte bateko gelan, taldean bazkaltzen dute beraien jangelan eta beraien tutorearekin.

Bi urteko gelan, gauza bera baina bi urteko jangelan.

  1. Zer egiten dute siesta ondoren?

Siesta ondoren, "komuneko buelta" egiten da.

Txikienei pardela aldatzen zaie, zapatilak eta kamiseta edo jertsea jantzi, etxera joateko prest egoteko.

Urte batekoekin, gauza bera. Kasu honetan, pixa pixontzian egiten duten kontuan izaten da, pardela aldatu aurretik pixontzian esertzen dira bost minutu.

Bi urtekoek, berdin. Pardela ez daukatenek komunatik pasako dira zuzenean. Besteak pixontzian eseriko dira.

Ondoren, guztiak prest egonda, gelan jolasten ibiltzen dira gurasoak etorri arte.

Denbora izatekotan, arratsaldeko jarduerak antolatzen dira: puzzleak, ipuinak, marrazkiak, dantza…

  1.  Zer egiten dute arratsaldeko zerbitzuan?

Merienda hartzen dute.

Bi urte arte frutak pasata jango dituzte. Eskolan bertan eginak edo etxetik ekarritakoak. Egunean bertan egindakoak izango dira.

Beste guztiek merienda etxetik ekarriko dute. Ogitartekoa, fruta, aktimela…

  1. Frutak ematen dira? Freskoak?

Bi urte arte eta arratsaldeko zerbitzuan gelditzen direnek, hau da, lau eta erdietatik aurrera, frutak jango dituzte. 

  1.  Kalera ateratzen al dira?

Eguraldiak uzten digun guztietan haurrak kanpora ateratzen ditugu.

  1. Nola egiten da pardelekin, toallitekin, aldatzeko arropak...?

Motxila bat uzten da eskolan aldatzeko arroparekin.

Behar duten bakoitzean irakasleek agendaren bidez eskatuko diete gurasoei arropa berria.

  1.  Nola  izaten da agendaren erabilera?

Egunero irakasleek agendan apuntatzen dute haurrak nola jan duen, zenbat lo egin duen, kaka eta pixa egin duen edo beste edozein gauza garrantzitsu.

Etxera eramaten da eta hurrengo egunean berriro ekartzen da bueltan, edozein etxeko intzidentzia apuntatuta.

  1.  Nola egiten da guraso-irakasle harremana?

Egunero irakasleekin hitz egiteko aukera dago, baina  agenda izango dugu edozein gertaera komentatzeko. Adibidez, beste pertsona batek jasoko duen, medikurako beste ordutegi bat behar duen…

Educamos plataformaren bidez, irakaslearekin zuzeneko mezuak bidaltzeko edo jasotzeko aukera dago beti.

Hiruhileko bakoitzean banakako bilera bat izaten da gurasoekin.

  1.  Hiru hilabetero txostenak ba al daude?

Bai. Ikasturte hasieratik umearen banakako eguneroko jarraipen zehatza egiten da. Zehaztasun guzti hauen berriei buruz  hitz egiteko egiten dira bilera hauek. 

  1.  Zer ordutegi daude harrerarako eta haurrak jasotzeko?

Txikienen  eta urte batekoen  kasuan, 7:30tatik 9:25ak  arte umeak ekartzeko odutegia da.

Bi urteko gelan 9:00tatik 9:25ak arte. Goizeko zerbitzua aukeran izanda (7:30-9:00)

Txikien eta Urte batekoen jasotzeko ordutegia:

- Bazkaldu gabe: 12:00tik aurrera 13:00 arte

- Bazkaldu ondoren: 12:30tatik aurrera 13:30ak arte

- Siesta ondoren: 15:00tik aurrera (16:30ak arte)

Bi urteko gelakoen kasuan:

- Bazkaldu gabe: 12:20tik 12:30 arte

- Bazkaldu ondoren: 13:30tatik aurrera 14:00 arte

- Siesta ondoren: 16:00tik aurrera (16:30ak arte)

  1.  Mantalak erabiltzen al dituzte?

Bi urteko gelakoek bi mantala izango dituzte. Bat gelan izateko eta bestea, behar izatekotan, etxetik ekartzeko.

  1.  Biberoia hartzen al dute?

Bai, umearen adinaren arabera, biberoia edo purea ematen zaio. Pediatraren aholkuak jarraituz.

Normalean, biberoia seigarren hilabete arte hartuko dute. Ondoren, asteburu batean purearekin hasiko da etxean gero eskolan jarraitu ahal izateko.