JARDUERA OSAGARRIAK

JARDUERA OSAGARRIAK

2016-17 ikasturtean ALOHA eta INGELESA egiteko aukera dute haurrek. Ikastaroak eguerdian egiten ditugu, arratsaldean beste ekintzak egiteko aukera dutelarik. Aloharekin hainbat urte daramatzagu lanean. Bestalde, Ingelesa ikasturte honetako berrikuntza da.  

ALOHA

Aloha mental arithmetic jarduera osagarrian, parte-hartze handia dugu. 5 urte dituztenetik, Alohan izen emateko aukera dugu. Alohan abilezia asko lantzen ditugu: buruko kalkulua, arreta, entzuteko gaitasuna, sormena…

Abileziak hauek lantzeko hainbat material erabiltzen ditugu. Abakoa da horietako bat eta ederki pasatzen dugu abakoarekin jolasean. Jolasak ere askotan egiten ditugu eta ederki pasatzen dugu irakasleekin jolasten ikasten. Aloha oso dibertigarria da!

INGELESA

London school of languages-eko irakasle natiboak dira gure irakasleak. Talde gazteenean, HH 4 eta 5 urteko haurrak ditugu eta ederki pasatzen dute hizkuntzarekin jolasean. Talde nagusienetan LHko ikasleak ditugu.

Haurrak oso alai eta pozik daude kanpotik etorri zaizkigun irakasle berriekin. Ingelesarekin jolastuz eta trebatuz dabiltza, hizkuntzarekin gozatzeko aukera dutelarik!

 

KLIKATU prezioak kontsultatzeko