Pastoraltza Plana

Urnietako Presentación de María enpatia, solidaritatea, norbanakoaren gainditzea eta abar luze bat bezalako baloreen zabalkuntzara dedikatzen den ikastetxe bat da. Ikastetxearen barrutik balore horiek era ludiko eta parte hartzeko batean transmititzen ditugu.

Balore hauek agente desberdinen presentziarekin sustatzen dira. Gure ikastetxean, era guztiz desinteresatu batean, balore positiboak transmititzen dituzten pertsonekin eta taldeekin erlazio zuzena dugu. Pertsona / talde horien artean honakoak azpimarratzen ditugu:

Gipuzkoako Elikagaien Bankua. Azken bi ikasturteetan, Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin batera, janari bilketa burutu dugu, hezkuntza komunitate osoak parte hartze handia erakutsi duelarik.

http://www.diariovasco.com/buruntzaldea/201507/12/iniciativa-solidaria-presentacion-maria-20150712001356-v.html

Cáritas. Urnietako parrokian jostailuen, liburuen eta Gabonetako gozoen dohantza burutu dugu, herriko familia guztiek Gabon zoriontsuak izan ditzaten.

Aspace. 2015-2016 ikasturtean zehar, Aspace-rekin batera, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek "Ni zu bezala" programan parte hartu zuten.

Pausoka. 2015eko Abenduan, gure ikasle den eta Pausokako kide ere baden, Markel Carmonaren aldeko azoka solidarioa burutu genuen. Erabateko arrakasta izan zen.

http://www.diariovasco.com/buruntzaldea/201512/23/presentacion-maria-recaudado-euros-20151223001441-v.html

Kirola. Azken hiru ikasturteotan, norbanakoaren gainditzea bezalako baloreak kirolarekin era zuzen batean erlazionatutako pertsona eta taldeen bitartez transmititzen saiatu gara. Pertsonei dagokionez, Urko Egea snowboarder paralinpikoarekin eta Naroa Agirre atleta olinpikoarekin harremanetan jartzeko aukera izan dugu. Bi kirolariek asko eskertu dute Presentación de María-ko kide guztiengatik jasotako tratua.

http://www.diariovasco.com/v/20131101/comarca/urko-egea-ejemplo-superacion-20131101.html

http://www.diariovasco.com/v/20140415/comarca/paralimpico-urko-egea-estuvo-20140415.html

http://www.diariovasco.com/buruntzaldea/201611/24/presentacion-maria-volco-pertiguista-20161124001800-v.html

Arlo honi dagokionez, 2016ko Apiriliean Salto Bera Bera gurpil-aulki taldearekin burututako ekintza azpimarratu behar dugu. Talde honen eta Urko Egearen babeslea Salto Systems empresa da. Ekintza honetan Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek parte hartu zuten, herriko polikiroldegian.

http://www.feddf.es/amplia/3478/jornada-de-sensibilizacion-presentacion-de-maria-ikastetxea.html

  • $imagen.descripcionFoto.getData()