LEHEN HEZKUNTZA (6-12 URTE)

Etapa honetan metodologia berritzaileen aldeko apostua egiten dugu. Horrela, gure hezkuntza proiektuak LAU ildo nagusi jarraitzen ditu: Adimen Anitzak, Ikasketa Kooperatiboa, Ulermen proiektuak eta Teknologia Berriak.

 

ADIMEN ANITZAK

Adimen Anitzen kontzeptua Howard Gardner eta bere teoriari esker lortu da. Gardner-ek dionez, gizaki bakoitzak adimen- konbinaketa bakar bat du eta  ume bakoitzarengan adimen garatuena aurkituz beste guztiak garatzeko aukera dago.

Gure ikastetxeak metodologia berritzaile hau  etapa guztietan  inplantatu nahi du. Horretarako  ikasleentzat zortzi adimen ezberdinak (linguistikoa, logiko-matematikoa, kinestesikoa,interpertsonala, intrapertsonala, naturalista, musikala eta espaziala) lantzen dituzten  ekintza ezberdinak eta proiektuak sortzen ari gara edukin-kurrikular berriak gure ikasle  guztiengan modu errezago batean iritsi nahian.

 

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Gure ikastetxeko berezko izaeraren helburuetako bat pertsona konprometitua eta besteen bizitza hobetzeko gai diren ikasleak hezitzea da. Ikasketa kooperatiboak, hain zuzen ere, gure helburua lortzeko ematen dizkigun aukerak paregabeak dira ikasleen adimen interpertsonala garatzen baitu. Adimen honi esker besteak ulertzea, besteekin komunikatzea, harremanak egitea eta talde barruan kargu ezberdinez arduratzea lortzen da, hau da, abilezia sozialak  praktikan jartzen eta komunikaziorako konpetentziak garatzen laguntzen digu .

Ikaskuntza kooperatiboaren inplantazioa hiru fasetan banatzen da:  dinamikak, egitura kooperatiboak eta talde-planak.

 

TEKNOLOGIA BERRIAK

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagunduko duten IKT ezberdinak txertatu ditugu.  Alde batetik, 1., 2. eta 3. mailan SITE-ak erabiltzen ari gara libururik erabiltzen ez duten ikasgaietan. SITE hauetan, ikasleek orotariko informazioa eta baliabide digital ezberdinak topa ditzakete.  

Bestetik, 4., 5. eta 6. mailan Moodlekin lanean ari gara Ikaskuntzarako Ingurune Digitaletan (EVA). Ingurune horren bitartez,  ikasleek baliabide eta eduki digitalak eskuragarri izateaz gain, jarduerak burutu eta garatu ditzakete, hala nola hitz egin, dokumentuak deskargatu, irakasleari galderak egin, taldekako lanak burutu edo foroetan parte hartu. Aukera anitzak, beraz. 

 

ULERMEN PROIEKTUAK

Ulermen proiektua Adimen Anitz eta PBL (problem basic learning) metodologia aktiboetan oinarritzen da. Metodologia honekin ikaslea bere aurre ezagutzetatik abiatzen da ezagutza berriak eraikitzeko ondoren edukiak landu eta amaiera jarduera berezi bat(ekitaldia, txangoa, erakusketa…). Gaia aurkezterakoan erronka baten bidez adierazten zaie, galdera edo arazo bat da abiapuntua. Haurren interesetatik abiatzen gara gai bat aukeratzeko garaian eta ikastetxeko ikasleria ari gara talde lanean ulermen proiektu hauek sortzen. Adimen ezberdinak erabiltzen ditugu eduki ezberdinak lantzeko.