HAUR HEZKUNTZA (3-6 URTE)

Ikasle bakoitza izaki globala da eta bere garapena esparru guztietatik lantzen dugu: nortasuna, harreman sozialak eta komunikazioa. Haurren interesak hartzen ditugu abiapuntutzat eta haur bakoitzaren erritmoa jarraitzen eta errespetatzen saiatzen gara. Horretarako hainbat metodologia erabiltzen ditugu:

EUSKAL KULTURAN ETA HIZKUNTZAN  ERROTZEN DEN HEZKUNTZA DA.

- D ereduko hezkuntza ematen duena.

-  Euskaraz bizitzen duena

-  Euskara, komunikatzeko tresna duena. 

HERRIKO ESKOLA GARA, HERRIAN TXERTATUTA.

-  Gure bazterrak eta ohiturak ezagutzen ditugu.

-  Herriko jaietan parte hartzen dugu.

-  Herriarentzat ekintzak egiten ditugu. 

IRAKASLE TALDE DINAMIKOA.

-  Berritzaileak eta etengabeko formakuntzan.

-  Familia eta ikasleei bakarkako arreta eskaintzen duena.

-  Haurrak eskolara pozik etortzea helburua duena. 

1- ESTIMULAZIO GOIZTIARRA

 Egitasmo hau, 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako programa ezberdinaz osatutako Metodologia da eta afektibitateaz blai, jarduera ezberdinen bitartez ikasleengan sare neurologiko on bat garatzen du. Programa hauen artean Adimen-BITSak eta Oinarrizko Garapen Programa daude. Azken hau programa fisikoa da eta alde motorea lantzen du. Katuka, arraste, patroi gurutzatua eta brakeazio ariketak lantzen dira besteen artean. Helburua haurrei estimuluak eta aukerak eskaintzea da, beraien burmuinen posibilitateek bikaintasuna lortu ditzaten eta bizitzaren arlo guztietan garapen osoa lortu dezaten.

 

- Intelektuala: BITS entziklopedikoak

 

-Fisiko- mugimendua: arrastea, lau hanketan, brakiazioa, ibiltzea eta korrika egitea

 

2- ADIMEN ANITZAK:

Guztiek ez dugu modu berdinean ikasten eta ez ditugu interes berdinak. Adimen anitzetan oinarrituta dauden proiektuekin lan eginez ikasleei aukerak ematen dizkiegu beraien interesetatik abiatuz hainbat edukin ikasteko.

 

3- IKASKUNTZA KOOPERATIBOA:

Gure ikastetxeko berezko izaeraren helburuetako bat pertsona konprometitua eta besteen bizitza hobetzeko gai diren ikasleak hezitzea da. Ikasketa kooperatiboak, hain zuzen ere, gure helburua lortzeko ematen dizkigun aukerak paregabeak dira ikasleen adimen interpertsonala garatzen baitu. Adimen honi esker besteak ulertzea, besteekin komunikatzea, harremanak egitea eta talde barruan kargu ezberdinez arduratzea lortzen da, hau da, abilezia sozialak eta komunikaziorako konpetentziak praktikan jartzeko laguntzen digu

 

4- INGELESA:

Gure errealitatea hirueleduna da eta ezinbestekoa da 3 urtetik aurrera ingelesarekin harremana izaten hastea. 

 

5- LETRAK DANTZAN:

Irakurtzen eta idazten ikasteko eskolan bertan sortutako material bat da. Haurrak jolastuz,  eta ondo pasaz hizki guztiak ezagutzen dituzte eta pixkanaka irakurtzen ere hasten dira. 

 

- Sormena eta esperimentazioa: Material ezberdina manipulatzeko aukera