Eskola Kirola

ZER DA ESKOLA-KIROLA?

Administrazio desberdinekin elkarlanean, ikastetxeen bidez eskola-orduz kanpo helburu hezitzaileekin antolatzen den kirol jarduera da Eskola-Kirola. Kirol bat baino gehiago ikasten eta praktikatzen dute, formakuntza osatuagoa izan dezaten eta biharko egunean hautatzeko aukera zabalagoa izan dezaten.

 

NORENTZAT DA?

8 urterekin hasten dira haurrak eskola-kirolean (LH 3. Maila), eta Urnietan, 12 urterarte ari daitezke (LH 6. Maila).

 

ESKOLA-KIROLA ZERTARAKO?

- Kirolaren bidez haurrak hezten eta garatzen laguntzeko.

- Haur guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten (bai kirolean, zein ekonomikoki maila apala dutenek ere).

- Kirol desberdinak ezagutzeko.

- Kirola modu egokian egin ahal izateko (ikuspegi hezitzailean oinarrituta, parte hartzaile guztien interesen alde, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuarekin bat, instalazio egokiak, Administrazioaren babesa…).

- Kirola eginez ongi pasatzeko: batzuetan irabaziz, veste batzuetan galduz, vaina beti jokatuz, jolastuz eta gozatuz.

- Kiroletan ere euskaraz aritu ahal izateko (eskolaz kanpo euskara erabiliz beraien hizkuntza gaitasuna hobe dezaten).

 

NOLA DAGO ANTOLATUTA GURE HERRIAN?

Urnietako Eskola-Kirolak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren E-1 programaren jarraibideak ditu oinarri. Programa honetan azpimarra ditzakegun ezaugarriak haur guztien partehartzea eta multikirol izaera dira.

Presentación de María Ikastetxea, Egape Ikastola, Udala eta Eskola Kiroleko eguneroko jardunaz arduratzen den kirol-zerbitzu entrepresa dira Urnietako Eskola-Kirola modu koordinatuan antolatzen duten eragileak.

Presentacion de María eta Egapeko ikasleak nahastu egiten dira kirol-taldeak osatzeko.

Generoari dagokionez, benjamin kategorian (LH 3 eta 4 mailak) neskak eta mutilak elkarrekin nahastuta daude taldeetan. Alebin kategorian berriz (LH 5 eta 6 mailak), talde-kiroletan (eskubaloia eta futbola) neska taldeak batetik eta mutil taldeak bestetik aritzen dira, eta atletismoan neskek eta mutilek entrenamendu talde bateratua osatzen dute.

Urnietako eskola-Kirolean parte hartzen duten haurrek ikasturteko kuota bat ordaintzen dute. Udalak diruz laguntzen du herriko Eskola-Kirola, eta gipuzkoako Foru aldundiak ere bai.

 

ZEIN KIROL ETA JARDUERA FISIKO LANTZEN DIRA URNIETAN?

Eskola Kirolean haurrak bi kategoriatan banatzen dira adinaren arabera, eta kategoria bakoitzean jarduera fiisiko eta kirol modalitate desberdinak lantzen dira:

- Benjamin Kategorian (LH 3 eta 4 mailetako haurrak) lantzen dituzten jarduera fisikoak eta kirolak ondorengoak dira: jokoak, eskubaloia, futbola, atletismoa, pilota, dantzak, hokeia, saskibaloia, beisbola…

Kategoria honetan astean bi entrenamendu saio izaten dituzte eta larunbat goizetan Urnieta mailan egiten den topaketa, edo izaera lagunkoia duen jarduera edo txapelketa.

 

- Alebin Kategorian (LH 5 eta 6 mailetako haurrak) landu ditzaketen kirolak ondorengoak dira: Eskubaloia eta Futbola, talde-kirolen aukera egiten badute, eta Atletismoa.

Kategoria honetan astean bi entrenamendu saio izaten dituzte eta larunbat goizetan Eskualde mailan egiten den txapelketa (partida talde kiroletan eta konpetizioa atletismoan).