Elikadura osasuntsua

Programa honen bidez bizimodu osasuntsurako ohiturak lortu nahi dira. Gure eskolan egunero saiatzen gara elikaradura orekatua lortzen bide ezberdinekin:

HAMAIKETA OSASUNTSUA: Herriko pediatraren laguntza eta gurasoen elkarlanarekin gure ikasle guztiak, haur eskolakoak barne, hamaiketa osasuntsua izan dezaten saiatzen gara.

Astelehena: Galletak

Asteartea: Bokadilloa.

Asteazkena: Fruta

Osteguna: Tortitak

Ostirala: Fruta

 

JANGELA ZERBITZUA:

Bertako janaria egunero prestatzen duen sukaldaria dugu eskolan. Menua nutrizionista batek eginak daude eta aproposak dira txikientzako.

0-1 Urtekoentzako bi aukera ditugu: 

- janaria etxetik ekartzea termo batean.

- Sukaldariak prestatu duen menua.

 

Honetaz gain, arratsaldean geratzen diren txikientzat egunero prestatzen dira frutak.