Agenda 21

Rio de Janeiroko Goi-bileran (1992) sinatutako dokumentu nagusia da. Agenda 21ek garapen jasangarria lortzea du helburu. Agenda 21en barne Tokiko Agenda 21 dago. Tokiko Agenda 21 herri mailako erakundeentzako Agenda 21en egokitzapena da. Bertan, hiritar eta gizarte-eragile guztien partaidetza lortu nahi da. Tokiko Agenda 21en barne Eskolako Agenda 21 aurkitzen da. Eskolako Agenda 21 Hezkuntza komunitatearen konpromisoa eta ekintza plana da. Tokiko Agenda 21 barruan lan egin eta ikastetxeko eta bere inguruko Garapen Iraunkorraren alde lan egiten dugu. Eskola Agenda 21 programa hezitzailea eta kurrikulumean txertatua dago.

Eskola Agenda 21en barruan hainbat ekintza egiten ditugu urtean zehar: irteerak, ikasleen foroa, udal foroa, unitate didaktikoak, patruila berdea…